Erronkariko hamahiru egur kableak

Post hau ES hizkuntzan ere irakurri dezakezu.

2016. urte honetan, egur kableena Nafarroako Pirinioetako nagusiek baino ezagutu zuten basogintzan erabili zen garraio teknologia izan zen: Belaunaldi gazteak -hirurogei urtetik berakoek- nekez edo gehientxuenek ez dute martxan ezagutu.

Nafarroako mendiko eremuetan ohikoa izan zen garraio sistema honek Nafarroako hamaika ibar eta herrien garapen ekonomikoan izugarrizko garrantzia izan zuelarik, Erronkariko Ibaxan ere 1940-1970 hamarkadetan hedapen eta erabilpen zabala izan zuen.

Post honetan Erronkarin aurkitu ditudan hamairu egur kableen ibilbideak jartzen ditut eskuragarri. Kable bakoitzaren berezitasunen berri izateko, sakatu ezazu bakoitzaren gainean. Hainbat informazio faltan da oraindik gaia ikertzen jarraitzen dudalako, bainan gutxienez Erronkariko egur kableen berri izateko balioko digu hainbati.

Bilaketa SITNA erabiliz

Nafarroako Lurralde Informazio Sistema SITNA zerbitzuko 1956-57ko hegaldi amerikarra B serieraren ortofoto historikoak erabiliz, Erronkariko Ibaxan orotara hamairu izan dira aurkitu ditudan egur kableen ibilbideak.

Erronkariko Ibaxako egur kableak

Erronkari Ibaxako kableak. Sakatu neurri handiagoan ikusteko.

Aurkitutako kableen ibilbideak markatu eta .kml eta .gpx formatuetan gordetzeko aukera izan dut SITNAko ortofoto historikoak kalibratuta daudelako. Alegia, xaguarekin maparen gainean klikatuta, puntu horren long-lat koordenadak lortu ditudalako. SITNAk aukera hori izan ezean ezinezkoa izango litzateke egur kableak aurkitzea. Beraz, nire eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiet SITNAko arduradunei egindako lanagatik.

Espainiako CNIG.es atariko fototekan A serie gisa ezagutzen diren 1945-46ko hegaldi amerikarraren ortofotoak ere eskuragarri daudelarik, tresna hori erabiltzea oso zatarra da SITNAren geruza historikoekin alderatuta. Hala ere, 1956. urtean agertzen diren kable gehienak, 1945-46. urtean ere egon bazeudela ikusi daiteke.

Erronkarin hamairu izan direlarik orotara aurkitu ditudan kableak, horrek ez du esan nahi kable hauek zirenik Erronkarin lanean jardun diren egur kable bakarrak, hala ere, Erronkarriko duela 70 urteko argazkiak errepasatuta, hori ziurtatzeko moduan nagoela esan dezaket.

Erronkarin ere, egur kable instalakuntzak egon ziren Nafarroako beste kokapenetan bezala, Bixente Eskisabel eta Antonio Tellechea enpresaburuak izan ziren egur kableen teknologiaren hasierako sustatzaileak. Jarraian, 1950eko hamarkadan Explotaciones Forestales de la RENFEko teknikari eta adituak Erronkarin agertuko ziren.

Erronkariko egur kable zerrenda hemen eskuratzen dudalarik, azkeneko zenbait ohar: Kableak izendatzeko SITNAko toponimoen geruza erabiliz izendatu ditut, euskarazkoa bada, forma normalizatua erabili dut, hala nola Asolatze lehenetsi dut Asolaze-ren ordez eta gaztelarazkoa bada, bere horretan utzi dut, “Borda de Gixon” esaten dudanaren adibide.

Kableak izendatzerakoan, bi izen edo toponimoz osatua dagoela ikusiko dugu. Lehenengo izena kargalekuari badagokio, bigarrena aldiz, deskargalekuari.

Hemen zerrenda osoa:

  1. Belabartze-Borda de Francisco Mayo.
  2. Belabartze-Selva de Belabartze.
  3. Belabartze-Belabartze
  4. Berroetako Oihana-Borda de Bolant.
  5. Carasol de Otsobieta-Asolatze.
  6. Erroizu-Asolatze.
  7. Erroizu-Borda de Gixon.
  8. Erroizu-Erroizu.
  9. 1970, helikopteroaren ezbeharra.
  10. Rincón de Maze-Asolatze.
  11. Selva Grande-Larratza de Belagua [luzea]
  12. Selva Grande-Larratza de Belagua [motza]
  13. Keleta-Larratza de Belagua.

Esker ona

Eskuragarri jarri ditudan kable hauetatik, hainbaten berri ez neukalarik, beraien berri Antonio Tellechea, Feliciano eta Iurgi Ezkiaga eta Luis Alberto Gorriaren bitartez izan dut.

Guztiei nire esker ona!

Eguneraketa (2016-08-23). Egur kable berria Erronkarin, hamairugarrena!

Egur kableen irudiak jasotzeko nire grinari erantzunez Antonio eta Josetxo Telletxeak duela hiru bat urte bi argazki hauek paperean utzi zizkidaten:

Belabarzeko egur kablea

Belabarzeko egur kablea

Non da hau? Ufff… Bere garaian berauk geokokatzeko ez nintzen gai eta Antoniok Erronkari zela eta beraien aitak ezarritakoa izan zela. Xehetasun gehiago ez zekizkien. Tira, ba aurreko astean denbora pixkat eskainiaz, bi argazki hauek 1971. urtean Belabartzen lanean izan zen Antonio Tellechearen kable batenak direla ikusteko gai izan naiz. Agerikoa den bezala, kable hau ez zen 1956ko airetiko argazkietan agertzen. Horretarako 1979ko IGNFren argazki bat erabili dut.

Goikaldeko argazkian ikusi dezakegun deskargalekua, azpikaldeko irudian ikusi dezakegu. Inguruak ezagutzen dituenarentzat, Belabartzeko harana ezagutuko du. Irudia Frantziako IGNF zerbitzuaren 1979ko airetiko argazki batena delarik, bertan hainbat kableen ibilbideak ikusi ditzazkegu. Ohikoa, kontuan hartzen badugu Pirinioetako bi aldeetan egon zen egur kableen oparotasuna.

Kable horien artean bat webgune honetan identifikatua daukagu jada, Belabartzetik “Borda de Francisco Mayo”raino zijoana da, beste ibilbideak oraindik ez ditut identifikatu zein kablee zegozkien. Ezkerrean agertzen dena ziurrenik izango da bi argazki hauei dagozkien kokapenak. Lanak aurrera darrai.

© INGF 1979

© INGF 1979

mailmail
Kategoria: Azpiegiturak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude