Egilearen artxiboa: Xabier Eskisabel

Geokokatutako Nafarroako egur kable -ia- guztiak eskura

Bi urte daramat Nafarroan XX. mendean lanean izan ziren egur kableen geokokapenak bilatzen eta aurkitzen ditudanak gordetzen. Denbora honetan aurkitu ditudan 112!! ibilbideak erakargarriago egite aldera, horietako batzuk Geokokatutako ibilbideak goikaldeko menuan kontsultagarri jartzeari ekin diot. Hala ere bertan ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpiegiturak | Etiketak , , , , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Aezkoako Ibarra: Nafar Pirinioetako lehenengo egur kablea 1934. urtean

Nafarroako Pirinioetan martxan egon ziren kableen informazioa partekatzeko nire lanarekin jarraituz, oraingoan Aezkoa Ibarrean aurkitu ditudan egur kableen txanda da. Berez, Aezkoako kableek ez dute berezitasun teknologiko berezirik aldameneko ibarretako egur kableekin. Hala ere, Nafarroako Pirinioetan mugaren hegoaldean lehenengo egur kablea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpiegiturak | Etiketak , , , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Erronkariko hamahiru egur kableak

2016. urte honetan, egur kableena Nafarroako Pirinioetako nagusiek baino ezagutu zuten basogintzan erabili zen garraio teknologia izan zen: Belaunaldi gazteak -hirurogei urtetik berakoek- nekez edo gehientxuenek ez dute martxan ezagutu.

Kategoriak Azpiegiturak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Iratiko egur kableak IGNFn

XX. mendean Nafarroako mendialdeetan izan ziren egur kableak bilatzeko lanean SITNAko mapa kalibratuak ezinbesteko tresna dira. Egun, 2015eko abenduaren hasieran, eta SITNAren mapei esker, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Kintoa-Erroko kable guztiak geokokatu ditudalakoan nago. Egia da SITNAn agertzen ez diren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpiegiturak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Aipamena Goiberrin

Inazio ta biok egiten ari garen ikerketa (azken hilabeteetan zertxobait geldirik), Goiberri aldizkariaren 62. alean agertu da. Honatx alea .pdf formatuan. Artikulua txukuna da bainan oraindik asko dugu ikertzeke. Material asko dugu bilduta, elkarrizketak eginak, orain material guztia hau sailkatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpiegiturak, Kablelariak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Vicente Esquisabelen “salvoconductoa” aurkitu dugu.

A ze sorpresa! Gure aitona zenari aipamena egingo zioten dokumentazioa kontsultatzeko baimena jaso ondoren, atzoko egunean Iruñean egoitza duen Nafarroako Epaitegi Nagusiko artxiboa kontsultatzen jardun ginen Inazio eta biok. Hainbat paper eta dokumentazio aurkitu genituelarik, 1950ko hamarkadan Irati aldeko inguruetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kablelariak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Jean Moretti Iparraldearen Orena saioan.

EiTBko Pantxika Delobel kazetariak Mugerren bizi den Jean Morettiri Iparraldearen Orena saiorako eginiko elkarrizketa lortu dugu ta azpikaldean eskuragarri duzue. Jean Morettiren aita eta osaba italiarrek izan ziren egur kableak Euskal Herrira lehen aldiz ekarri zituztenak. Jarraian, egur ustiapen sistema … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kablelariak | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Espilla baserriko bi belar kableak.

Abuztuko goiz eder baten bueltan, gaurko egunean Ataungo Arrondon kokatua dagoen Espilla baserriko bi kableen elementu nagusienak argazkitan jasotzeko aukera izan dut. GureGipuzkoa.net | Espilla baserriko ataria © CC BY-SA: Xabier Eskisabel Harturiko argazki itxurosoenak GureGipuzkoa.net atarira igo eta argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Agerre Haundiko belar kablearen bideoak.

Ataun San Martingo Agerre Haundi baserriko belar kablearen bideoak ikusgai ditugu. Aurreko postean bertan hartutako argazkiak erakutsi bagenituen, oraingoan bertan hartutako bideo sekuentzietatik, YouTuben dugun Kablegintza kontupean hiru jarri ditugu ikusgai. Agerre Haundi gaineko belarditik etxeko ganbararaino belar sortak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Belar kablea martxan Agerre Haundin.

Larunbatean egin zuen eguraldi ona medio eta eguerdirako haizea iparrera aldatu bazen ere, Ataungo San Martin auzoko Agerre Haundi baserriko lagunek belar lanei ekin zioten. Horrekin batera, jada belar lanetan ia erabiltzen ez den belar kablea erabiliz, hainbat belar sorta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin