Etiketaren artxiboa: kablegintza

Aipamena Goiberrin

Inazio ta biok egiten ari garen ikerketa (azken hilabeteetan zertxobait geldirik), Goiberri aldizkariaren 62. alean agertu da. Honatx alea .pdf formatuan. Artikulua txukuna da bainan oraindik asko dugu ikertzeke. Material asko dugu bilduta, elkarrizketak eginak, orain material guztia hau sailkatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Azpiegiturak, Kablelariak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Vicente Esquisabelen “salvoconductoa” aurkitu dugu.

A ze sorpresa! Gure aitona zenari aipamena egingo zioten dokumentazioa kontsultatzeko baimena jaso ondoren, atzoko egunean Iruñean egoitza duen Nafarroako Epaitegi Nagusiko artxiboa kontsultatzen jardun ginen Inazio eta biok. Hainbat paper eta dokumentazio aurkitu genituelarik, 1950ko hamarkadan Irati aldeko inguruetan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kablelariak | Etiketak , , | Iruzkin 1

Jean Moretti Iparraldearen Orena saioan.

EiTBko Pantxika Delobel kazetariak Mugerren bizi den Jean Morettiri Iparraldearen Orena saiorako eginiko elkarrizketa lortu dugu ta azpikaldean eskuragarri duzue. Jean Morettiren aita eta osaba italiarrek izan ziren egur kableak Euskal Herrira lehen aldiz ekarri zituztenak. Jarraian, egur ustiapen sistema … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kablelariak | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Espilla baserriko bi belar kableak.

Abuztuko goiz eder baten bueltan, gaurko egunean Ataungo Arrondon kokatua dagoen Espilla baserriko bi kableen elementu nagusienak argazkitan jasotzeko aukera izan dut. GureGipuzkoa.net | Espilla baserriko ataria © CC BY-SA: Xabier Eskisabel Harturiko argazki itxurosoenak GureGipuzkoa.net atarira igo eta argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Agerre Haundiko belar kablearen bideoak.

Ataun San Martingo Agerre Haundi baserriko belar kablearen bideoak ikusgai ditugu. Aurreko postean bertan hartutako argazkiak erakutsi bagenituen, oraingoan bertan hartutako bideo sekuentzietatik, YouTuben dugun Kablegintza kontupean hiru jarri ditugu ikusgai. Agerre Haundi gaineko belarditik etxeko ganbararaino belar sortak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Belar kablea martxan Agerre Haundin.

Larunbatean egin zuen eguraldi ona medio eta eguerdirako haizea iparrera aldatu bazen ere, Ataungo San Martin auzoko Agerre Haundi baserriko lagunek belar lanei ekin zioten. Horrekin batera, jada belar lanetan ia erabiltzen ez den belar kablea erabiliz, hainbat belar sorta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Jean Morettirekin Mugerren

Kablegintza garraio sistema bezala Euskal Herriko txoko menditsu guztietan izan zela esateko moduan gaude. Ikerketarekin hasi ginen arte zeharo ezezaguna zitzaidan Benafarroako Mendibetik Iratiko ohianera arte zijoan 18km.tako airetiko kable azpiegitura. Bai, 18 km.tako instalakuntza!

Kategoriak Azpiegiturak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Jesús Elóseguiren bilduman kableen argazkiak

Aranzadi Zientzia Elkarteko sortzaile izan zen Jesús Elóseguiren argazki bilduma GureGipuzkoa.net webgunean eskuragarri izatea ikertzaileontzako suerte latza da. Eta argazkiok CC-BY-SA baimen librepean egotea beraien egoera legala zehatza zein den jakiterakoan, lana ikaragarri errazten digu. Eskerrikasko beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Argazki eta bildumak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Miguel Eskisabelen azalpenak

2011ko irailean Miguel Eskisabel gure osaba elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Osasunez pattal dabil bainan gure galderak erantzuteko prest agertu zitzaigun ta zinez eskertzen diogu. Miguel, bere aita Bixente Esquisabelekin batera kable muntaketan makina bat urtez jardun zen ezkondu eta mendi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kablelariak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bixente Esquisabel sustatzaile eta ekintzailea

Bixente Esquisabelen inguruan gehiago jakin nahia izan da blog eta baliabide hauek guztiak martxan jartzeko arrazoi nagusia. Gure aita eta aitona izandakoa, 1899. urtean Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian jaio zelarik, 1955eko otsailaren 28an kontestu ez oso garbian Iruñan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Kablelariak | Etiketak , , , | Iruzkin 1