Biortxilo-Xepetea-NA140

Post hau ES hizkuntzan ere irakurri dezakezu.

  • Luzera: 3221m.
  • Instalakuntzaren urtea: 1940ko hamarkada.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: Kable instalakuntza hau belardi eta zelaietan barrena zuenez bere ibilbidea, ez da hegaldi amerikarreko A eta B serietan agertzen.

Biortxilo-Xepetea kableko hiru pilona Garraldako belardietan barrena.

Biortxilo-Xepetea kablea Garraldaren atzekaldean.

Biortxilo-Xepetea kablearen Garraldaren atzekaldean, 2017-01-16. Argazkia © @TurismoNavarra

Biortxilo-Xepetea kablearen pilona bat argazkiaren ezkerraldean.

Egur kable hau Ariatik Garraldaraino zijoan eta NA-140 errepidearen ertzean zuen bere deskargalekua.

Txuri beltzeko argazkiak Garraldako Joxe Etxegoien ikerlariaren bitartez eskuratu ditudalarik, bere egilea eta data ezezagunak dira.

Garralda elurturik agertzen den argazkia @TurismoNavarra-rena da.

Informazio osagarria izango bazenu, berau eskuratuko bazenit estimatua litzateke.

Bitartean, bere ibilbidea honatx: