[Irati] Egurgio-Mozoloartea

Post hau ES hizkuntzan ere irakurri dezakezu.

  • Luzera: Ezezaguna.
  • Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea eta 1959ko IGNFren hegaldia.

Kable honen berezitasunak ezezagunak dira. Deskargalekua Egurgioko zonaldean zegoela dirudielarik, kablearen ibilbidea Mozoloartearuntz zuzentzen da.

Gunea 1956. urtean nolakoa zen ikusi dezagun:

Egurgio

© SITNA 1956

Eta orain zonalde berbera bainan 1959ko IGNFren ortofotoetan:

irati_mozoloartea_egurgio_1959_ignf

© IGNF 1959

Kable honen kargalekua -zirkulu gorriaren barruan- Irabiako urtegiaren aldamenean dago eta Mozoloartearuntz dijoa. Bere deskargalekua zehazki kokatzeko oraindik ez naiz gai.

Bi ortofotoetan ezarri dudan marra gorria ez dago ezarrita kablearen “kalearen” gainean.

Google Mapseko mapetan honela ikusten da eta hemen kablea bai ezarrita dago kalearen gainean: