[Irati] Mozoloak-Iribiatxikia

Post hau ES hizkuntzan ere irakurri dezakezu.

  • Luzera: 2425m. bataz beste.
  • Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea.

Kable honen berezitasunak ezezagunak dira. Kargalekua Erlaneko errekatxoan zuelarik, Mozolo Handia eta Mozolo Txikiaren artetik pasatzen zen eta Irabiako urtegia zeharkatu ondoren, deskargalekua Iribiatxikia paraje inguruan kokatuko nuke.

Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, kablearen ibilbidean basoan zuhaitzik gabe 1956-57ko airetiko argazkietan agertzen diren guneak baizik. Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa da: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.

Bere ibilbidea honatx: