Morate-Betolegiko kanala

Post hau ES hizkuntzan ere irakurri dezakezu.

  • Luzera: 3847m. bataz beste.
  • Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea. IGNFko 1951ko hegaldia.

Kable honen berezitasunak ezezagunak dira. Kargalekua Morate inguruan zuelarik, deskargalekua Betolegiko kanalaren aldamenean kokatuko nuke.

Azpikaldeko irudia Frantziako IGNF zerbitzuan ikusgai dagoelarik, kablearen kalea basoan ikusi daiteke. Irudiaren eskubiko azpikaldeko ertzean Irabiako urtegia ikusi daiteke.

© IGNF 1951

© IGNF 1951

Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, kablearen ibilbidean basoan zuhaitzik gabe 1956-57ko airetiko argazkietan agertzen diren guneak baizik. Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa da: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.

Bere ibilbidea honatx: