Belabartze-Borda de Francisco Mayo

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

  • Luzera: 4010m. bataz beste.
  • Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea.

Kable honen berezitasunak ezezagunak dira. Kargalekua Belabartzeko ohianaren erdian zegoen eta deskargalekua aldiz Francisco Mayoko bordaren inguruetan, egungo NA-2000 errepidearen aldamenean.

Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, kablearen ibilbidean basoan zuhaitzik gabe 1956-57ko airetiko argazkietan agertzen diren guneak baizik. Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa da: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.

Bere ibilbidea honatx: