Belabartze-Selva de Belabartze

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

  • Luzera: Kable nagusiak 1700m. bataz beste. Alboko kableak 500m. bataz beste.
  • Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea.

Kable honen berezitasunak ezezagunak dira. Kargalekua Belabartzeko ohianaren erdian zegoen eta deskargalekua aldiz ohianean bertan ageri dela dirudi. Kable honek alboko beste kable motzago bat zuen.

Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, kablearen ibilbidean basoan zuhaitzik gabe 1956-57ko airetiko argazkietan agertzen diren guneak baizik.

Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa da: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.

Bere ibilbidea honatx: