Kablearen ikerketa

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

Kablegintza eta kablelarien inguruko informazioa bilatzea ez da erreza. Artxibo eta hemerotekak kontsultatzearekin batera, testigantza pertsonalak urriak dira eta jada desagertzen ari den belaunaldi batenak dira.

Zentzu horretan ikerkuntzaren lehentasuna ahozko testigantzak jasotzean jarrita dugu: Elkarrizketak bideoan jaso. Dokumentazioa bildu, argazkiak eskuratu hauek ere garrantzizkoak dira bainan guretzat lehentasuna kablean lanean ibilitako langile eta norbanakoek dute.

Egur kargaderoa Iratin 1950eko hamarkadan. Argazkia: Jesús Lacasia.

Egur kargaderoa Iratin 1950eko hamarkadan. Argazkia: Jesús Lacasia.

Gaiari buruzko bibliografia urria da eta denboran zehar prentsa eta agerkari ezberdinetan publikatu diren artikulu solte batzu baino ez daude eskuragarri gaiarekiko interesa dugunontzat.

2011ko udaberrian Inaziorekin batera nire aitona zenaren, Bixente Esquisabel, inguruko informazioa bilatzen hasi ginelarik, zeharka bada ere, Euskal Herrian kablegintzaren inguruko informazioa jasotzen hasi gara. Hala ere ez dugu helburuaren zentzua galdu nahi eta ahal dugula Bixente Esquisabelen inguruan jazotako ibilbide eta informazioak jaso nahi ditugu.

Lana neketsua bainan aberasgarria. Gaiari buruzko informazioa baduzu edo esperientziak elkartrukatu nahiko bazenitu, jarri gurekin harremanetan ta moldatuko gara.

Emaila: xabier abildua eskisabel puntu net
Twitter: @kablegintza
Facebook: Kableak eta kablelariak
Flickr: Kablegintza Euskal Herrian

Gustatu bazaizu, utzi zure iruzkina.