Berroetako Oihana-Corral de Bolant

Post hau ES hizkuntzan ere irakurri dezakezu.

  • Kable nagusia: 4840m. bataz beste.
  • Alboko kablea: 2181m. bataz beste.
  • Kable nagusiaren kargalekua: Berroetako Oihana.
  • Kable nagusiaren deskargalekua: Corral de Bolant, Izabako herriaren sarreran.
  • Instalakuntzaren urtea: 1942.
  • Kablelaria: Antonio Tellechea.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: Hegaldi amerikarren A (1946-47) eta B (1956-57) serieak.

Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, basoan zehar somatzen den kablearen ibilbidean markaturiko puntuak baizik.

Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa dela: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan, CNIG, IGNF eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.

Kable hau bi kablez osaturik agertzen da ortofotoetan. Nagusiaren kargalekua Kañadaxiloa mendi kaxkoaren iparralderuntz zegoen. Alboko kableak bere kargalekua “Rincón de Berroeta” inguruan zuen. Biak, Mendikoisainz mendi kaxkoaren inguruan bat egiten zuten.

1946ko uztailaren 31ko hegaldian, Berroetako Oihanetik Izabaraino zijoan kableak itxura hau zuen. Sakatu bere gainean ortofotoa .pdf [693kb.] formatoan deskargatu eta hobeto ikusteko:

selva_berroeta_corral_de_bolant_izaba_cnig_31_07_1946

Jatorria: CNIGeko fototeka.

Ortofotoaren ezkerreko eta goikaldeko izkinan Izabako herria ageri da, Ezkaurreko aitzak aldiz goikaldean eta eskubian. Kableek ortofotoa aldetik aldera zeharkatzen dute.

Bi kableen ibilbideak egungo mapa batean hemen: