Hilabetekako artxiboa: maiatza 2012

Jesús Elóseguiren bilduman kableen argazkiak

Aranzadi Zientzia Elkarteko sortzaile izan zen Jesús Elóseguiren argazki bilduma GureGipuzkoa.net webgunean eskuragarri izatea ikertzaileontzako suerte latza da. Eta argazkiok CC-BY-SA baimen librepean egotea beraien egoera legala zehatza zein den jakiterakoan, lana ikaragarri errazten digu. Eskerrikasko beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Argazki eta bildumak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Agerre Haundiko kablea mapan

Ataunen kablea garraio baliabide bezala indarrean izan den urteetan, udalerriko makina bat baserri eta parajeetan 197 kable instalakuntza izatera iritsi ziren. Gehienak, denak ez esatearren, Bixente Esquisabelen aginduetara jardunean ibilitako kablelariek muntatuta. 2012. urte honetan urriak dira geratzen diren aztarnak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Miguel Eskisabelen azalpenak

2011ko irailean Miguel Eskisabel gure osaba elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Osasunez pattal dabil bainan gure galderak erantzuteko prest agertu zitzaigun ta zinez eskertzen diogu. Miguel, bere aita Bixente Esquisabelekin batera kable muntaketan makina bat urtez jardun zen ezkondu eta mendi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Kablelariak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Bixente Esquisabel sustatzaile eta ekintzailea

Bixente Esquisabelen inguruan gehiago jakin nahia izan da blog eta baliabide hauek guztiak martxan jartzeko arrazoi nagusia. Gure aita eta aitona izandakoa, 1899. urtean Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian jaio zelarik, 1955eko otsailaren 28an kontestu ez oso garbian Iruñan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Kablelariak | Etiketak , , , | Iruzkin 1