- Luzera: Ezezaguna.
- Kable mota: Arrastakazko teleferikoa.
- Instalakuntzaren urtea: 1971.
- Kablelaria: Antonio eta Josetxo Tellechea.
- Sustatzailea: Antonio eta Josetxo Tellechea.
- Ikusgai: IGNF, 1979ko hegaldia.
Kable hau Antonio Tellechea kablelariak Josetxo bere semearekin ezarri zuen. Kargalekua Belabartzeko ohianaren erdian zegoen eta deskargalekua aldiz Izaba Zurizarekin lotzen duen NA-2000 errepidearen ertzean.
Kablea arrastakazko teleferikoa izanik, pilonarik ez zituen. Kable honen bi argazki:
Goikaldeko argazkian ikusi dezakegun deskargalekua, azpikaldeko irudian ikusi dezakegu. Inguruak ezagutzen dituenarentzat, Belabartzeko harana ezagutuko du. Irudia Frantziako IGNF zerbitzuaren 1979ko airetiko argazki batena delarik, bertan hainbat kableen ibilbideak ikusi ditzazkegu. Ohikoa, kontuan hartzen badugu Pirinioetako bi aldeetan egon zen egur kableen oparotasuna.
Kable horien artean bat webgune honetan identifikatua daukagu jada, Belabartzetik “Borda de Francisco Mayo”raino zijoana da, beste ibilbideak oraindik ez ditut identifikatu zein kableri zegozkien. Ezkerrean agertzen dena ziurrenik izango da bi argazki hauei dagozkien kokapenak.
Bere ibilbide zehatza oraindik ez dakidanez, ez dut mapa batean jarri.