Zanatz-Garraldako mugaren txokoa

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

  • Luzera: 3097m. bataz beste.
  • Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: 1956-07-24ko hegaldi amerikarra B seriea.

Kable honen berezitasunak ezezagunak dira. Kargalekua Orotz-Beteluko Zanatzeko parajean zegoela ageri da. Deskargalekua aldiz, Olaldeako auzotik gertu NA-2040 errepide ertzean duela ageri da. Deskargalekua Ortxolatik zetorren kablearekin partekatzen zuela ageri da. Alegia, deskargaleku berberean bi kablek zuten bere amaiera.

Kable honen kasuan, ez daukat argi ustiatutako egurra “pantanada” baten bitartez edo kamioiez Ekaiko zerrategiraino jeisten zen. Hau ikertzeke daukat.

Bere ibilbidea honatx: