[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]
- Luzera: 3221m.
- Instalakuntzaren urtea: 1940ko hamarkada.
- Kablelaria: Ezezaguna.
- Sustatzailea: Ezezaguna.
- Ikusgai: Kable instalakuntza hau belardi eta zelaietan barrena zuenez bere ibilbidea, ez da hegaldi amerikarreko A eta B serietan agertzen.
![Biortxilo-Xepetea kablea Garraldaren atzekaldean.](https://i0.wp.com/www.kablegintza.eus/wp-content/uploads/2017/01/garralda_biortxilo_xepetea_kablea-1024x576.jpg?resize=620%2C349)
Biortxilo-Xepetea kablearen Garraldaren atzekaldean, 2017-01-16. Argazkia © @TurismoNavarra
Egur kable hau Ariatik Garraldaraino zijoan eta NA-140 errepidearen ertzean zuen bere deskargalekua.
Txuri beltzeko argazkiak Garraldako Joxe Etxegoien ikerlariaren bitartez eskuratu ditudalarik, bere egilea eta data ezezagunak dira.
Garralda elurturik agertzen den argazkia @TurismoNavarra-rena da.
Informazio osagarria izango bazenu, berau eskuratuko bazenit estimatua litzateke.
Bitartean, bere ibilbidea honatx: