Rincón de Maze-Asolatze

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

  • Kable nagusiaren luzera: 5284m. bataz beste.
  • Alboko kablearen luzera: 1027m. bataz beste.
  • Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
  • Kablelaria: Ezezaguna.
  • Sustatzailea: Ezezaguna.
  • Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea.

Kable hauen berezitasunak ezezagunak dira. Kargalekua Txamantxoiaren (Maze) magalean zegoelarik, Asolatzeko parajean zuen deskargalekua. Alboko kablea kable nagusiarekin Borda de Malarrés inguruan batzen zen.

Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, kablearen ibilbidean basoan zuhaitzik gabe 1956-57ko airetiko argazkietan agertzen diren guneak baizik. Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa da: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.

Bere ibilbidea honatx: