Etiketaren artxiboa: ataun

Bixente Esquisabel sustatzaile eta ekintzailea

Bixente Esquisabelen inguruan gehiago jakin nahia izan da blog eta baliabide hauek guztiak martxan jartzeko arrazoi nagusia.

Gure aita eta aitona izandakoa, 1899. urtean Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian jaio zelarik, 1955eko otsailaren 28an kontestu ez oso garbian Iruñan zendu zen.

Bixente Esquisabel
GureGipuzkoa.net | Bixente Esquisabel © Sin Restricciones…: Ezezaguna

Euskal Herriko kablegintzan aitzindaria, Ataungo, Nafarroako eta atzerriko hamaika kable instalakuntza sustatu zituen, hala nola, Ansó, Zuriza, Candanchú, Andorra… Bere aginduetara makina bat langile izatera iritsi zen, bere garaian Ataungo “potentatuen” artean izan zelarik.

Bixenteri buruz dakigun guztia blog honetan jartzen saiatuko garelarik, gure ikerkuntzaren inguruan edozein informazio gustora jasoko genuke.
Argazkian Bixente, bere emaztea Donata eta eskubian emakume ezezagun bat ageri dira.

Belarra jeisteko karrilloa

Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian belarra eta garoa kable bidez garraiatzeko erabilitako txirrika edo karrilloa.

Txirrika edo karrilloa
GureGipuzkoa.net | Txirrika edo karrilloa © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Modelo honek bere barnean rodamentua du eta karga arinak garraitzeko erabili zen. Argazkiko txirrikari erdoila garbitu zaio eta pintatu egin da.

Lehenengo posta

Blogaren lehengo posta blog honen goibururako aukeratu dudan argazki originala erakusteari ekiten diot.

Lehenengo posta Ataungo Gesalbe inguruan ateratako argazki batekin hasten dut. Argazkian egurra garraiatzeko kable instalakuntza ikusi daiteke. Langileen artean Juan Eskisabel, nire aita eta Antonio Eskisabel, nire osaba zena agertzen dira.
Egur kargaderoa Gesalben
GureGipuzkoa.net | Egur kargaderoa Gesalben © CC BY-SA: Nieves Lasa