Etiketaren artxiboa: kablea

Iratiko argazki elegante bat.

Aurreko postean, Iratiko ohianetik Baxenafarroko Mendibera arte zijoan 18 km.tako kablearen berri eman genuen. Interneten salseatzen, postal salerosketa eta enkanteetara bideratuta dagoen Delcampe.net webgunean gaikaldeko postalarekin egin nuen topo. Wow!!!!!!!

Behien atzekaldean zer dagoen ikusten al duzue? Ba bai, kable horren piloietako bat. Argazkiaren data ezartzea ezinezkoa da bainan, kontuan izanda kable sistema hori 1950ko hamarkadan desmontatua izan zela, atera kontuak.

Argazkiaren egilea eta erabilpen baldintzak zeharo ezezagunak zaizkit.

Jesús Elóseguiren bilduman kableen argazkiak

Aranzadi Zientzia Elkarteko sortzaile izan zen Jesús Elóseguiren argazki bilduma GureGipuzkoa.net webgunean eskuragarri izatea ikertzaileontzako suerte latza da.

Eta argazkiok CC-BY-SA baimen librepean egotea beraien egoera legala zehatza zein den jakiterakoan, lana ikaragarri errazten digu. Eskerrikasko beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideei argazkiok erabiltzaileokin partekatzeko emandako pauso ausartagatik!

Uztegi'ko belar biltzea
GureGipuzkoa.net | Uztegi’ko belar biltzea © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús

Jarraitu irakurtzen

Agerre Haundiko kablea mapan

Ataunen kablea garraio baliabide bezala indarrean izan den urteetan, udalerriko makina bat baserri eta parajeetan 197 kable instalakuntza izatera iritsi ziren. Gehienak, denak ez esatearren, Bixente Esquisabelen aginduetara jardunean ibilitako kablelariek muntatuta.

2012. urte honetan urriak dira geratzen diren aztarnak. Eta are eta urriagoak erabiltzeko moduan dauden kable instalakuntzak. Horietako bat San Martin auzoko Agerre Haundi baserrikoa da.

Kablearen luzera motza da, 165m. +/- eta etxe gaineko belarditik etxeko ganbararaino belarra sartzeko aukera eskaintzen du. Hala ere, egun ez dute erabiltzen belarra fardotan txukunagoa geratzen baita.

Bertako kablearen argazki galeria bat azpikaldean duzue.

DisparoaDanborraAgerre Haundi baserriko kablea."Astoa"Agerre Haundiko sarrera

Agerre Haundiko kablea, argazki albuma Flickren.

Miguel Eskisabelen azalpenak

2011ko irailean Miguel Eskisabel gure osaba elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Osasunez pattal dabil bainan gure galderak erantzuteko prest agertu zitzaigun ta zinez eskertzen diogu.

Miguel, bere aita Bixente Esquisabelekin batera kable muntaketan makina bat urtez jardun zen ezkondu eta mendi utzi zuen arte. Elkarrizketan horiek eta beste hamaika pasadizo azaldu zizkigun.

Azpikoa, grabatu genion saioko tarte labur bat baino ez da, orotara ia ordu t’erdiz jardun baiginen. Etorkizunean bideo gehiago eskuragarri jarriko ditugu.