Bixente Esquisabel sustatzaile eta ekintzailea

Bixente Esquisabelen inguruan gehiago jakin nahia izan da blog eta baliabide hauek guztiak martxan jartzeko arrazoi nagusia.

Gure aita eta aitona izandakoa, 1899. urtean Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian jaio zelarik, 1955eko otsailaren 28an kontestu ez oso garbian Iruñan zendu zen.

Bixente Esquisabel
GureGipuzkoa.net | Bixente Esquisabel © Sin Restricciones…: Ezezaguna

Euskal Herriko kablegintzan aitzindaria, Ataungo, Nafarroako eta atzerriko hamaika kable instalakuntza sustatu zituen, hala nola, Ansó, Zuriza, Candanchú, Andorra… Bere aginduetara makina bat langile izatera iritsi zen, bere garaian Ataungo “potentatuen” artean izan zelarik.

Bixenteri buruz dakigun guztia blog honetan jartzen saiatuko garelarik, gure ikerkuntzaren inguruan edozein informazio gustora jasoko genuke.
Argazkian Bixente, bere emaztea Donata eta eskubian emakume ezezagun bat ageri dira.

mailmail
Kategoria: Ataun, Kablelariak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Bixente Esquisabel sustatzaile eta ekintzailea-ri

  1. Pingback: Con los hermanos Tellechea por Irati | Kablegintza eta kablelariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude