Kategoriaren artxiboa: Ataun

Kablegintzarekin erlazionaturiko Ataungo berriak: Irteerak, kable instalakuntzak…

Espilla baserriko bi belar kableak.

Abuztuko goiz eder baten bueltan, gaurko egunean Ataungo Arrondon kokatua dagoen Espilla baserriko bi kableen elementu nagusienak argazkitan jasotzeko aukera izan dut. GureGipuzkoa.net | Espilla baserriko ataria © CC BY-SA: Xabier Eskisabel Harturiko argazki itxurosoenak GureGipuzkoa.net atarira igo eta argazki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Agerre Haundiko belar kablearen bideoak.

Ataun San Martingo Agerre Haundi baserriko belar kablearen bideoak ikusgai ditugu. Aurreko postean bertan hartutako argazkiak erakutsi bagenituen, oraingoan bertan hartutako bideo sekuentzietatik, YouTuben dugun Kablegintza kontupean hiru jarri ditugu ikusgai. Agerre Haundi gaineko belarditik etxeko ganbararaino belar sortak eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Belar kablea martxan Agerre Haundin.

Larunbatean egin zuen eguraldi ona medio eta eguerdirako haizea iparrera aldatu bazen ere, Ataungo San Martin auzoko Agerre Haundi baserriko lagunek belar lanei ekin zioten. Horrekin batera, jada belar lanetan ia erabiltzen ez den belar kablea erabiliz, hainbat belar sorta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , , , | 2 iruzkin

Agerre Haundiko kablea mapan

Ataunen kablea garraio baliabide bezala indarrean izan den urteetan, udalerriko makina bat baserri eta parajeetan 197 kable instalakuntza izatera iritsi ziren. Gehienak, denak ez esatearren, Bixente Esquisabelen aginduetara jardunean ibilitako kablelariek muntatuta. 2012. urte honetan urriak dira geratzen diren aztarnak. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Bixente Esquisabel sustatzaile eta ekintzailea

Bixente Esquisabelen inguruan gehiago jakin nahia izan da blog eta baliabide hauek guztiak martxan jartzeko arrazoi nagusia. Gure aita eta aitona izandakoa, 1899. urtean Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian jaio zelarik, 1955eko otsailaren 28an kontestu ez oso garbian Iruñan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Kablelariak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Belarra jeisteko karrilloa

Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian belarra eta garoa kable bidez garraiatzeko erabilitako txirrika edo karrilloa. GureGipuzkoa.net | Txirrika edo karrilloa © CC BY-SA: Xabier Eskisabel Modelo honek bere barnean rodamentua du eta karga arinak garraitzeko erabili zen. Argazkiko txirrikari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun, Azpiegiturak | Etiketak , , , | Iruzkin 1

Agerre Haundiko kablea

Agerre Haundiko kablea, un álbum en Flickr. Agerre haundi baserrian 2010eko abuztuan hartutako argazki sorta. A través de Flickr: San Martin auzoko Agerre Haundi baserriko kablearen elementu ezberdinak.

Kategoriak Ataun | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

Lehenengo posta

Blogaren lehengo posta blog honen goibururako aukeratu dudan argazki originala erakusteari ekiten diot. Lehenengo posta Ataungo Gesalbe inguruan ateratako argazki batekin hasten dut. Argazkian egurra garraiatzeko kable instalakuntza ikusi daiteke. Langileen artean Juan Eskisabel, nire aita eta Antonio Eskisabel, nire … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ataun | Etiketak , , | Utzi iruzkina