Belarra jeisteko karrilloa

Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian belarra eta garoa kable bidez garraiatzeko erabilitako txirrika edo karrilloa.

Txirrika edo karrilloa
GureGipuzkoa.net | Txirrika edo karrilloa © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Modelo honek bere barnean rodamentua du eta karga arinak garraitzeko erabili zen. Argazkiko txirrikari erdoila garbitu zaio eta pintatu egin da.

Kablea Orotz-Betelun

2011ko ekainean Orotz-Betelura egindako txangoan herriko kanpokaldean aurkitzen den kable zaharra.

Agerre Haundiko kablea

DisparoaDanborraAgerre Haundi baserriko kablea."Astoa"Agerre Haundiko sarrera

Agerre Haundiko kablea, un álbum en Flickr.

Agerre haundi baserrian 2010eko abuztuan hartutako argazki sorta.

A través de Flickr:
San Martin auzoko Agerre Haundi baserriko kablearen elementu ezberdinak.

Lehenengo posta

Blogaren lehengo posta blog honen goibururako aukeratu dudan argazki originala erakusteari ekiten diot.

Lehenengo posta Ataungo Gesalbe inguruan ateratako argazki batekin hasten dut. Argazkian egurra garraiatzeko kable instalakuntza ikusi daiteke. Langileen artean Juan Eskisabel, nire aita eta Antonio Eskisabel, nire osaba zena agertzen dira.
Egur kargaderoa Gesalben
GureGipuzkoa.net | Egur kargaderoa Gesalben © CC BY-SA: Nieves Lasa