Archivo del Autor: Xabier Eskisabel

Caja 96274_Exp_2744_1954

Aireko baso kableen inbentarioa: Irizpideak.

Euskal Herriko basogintzan historikoki erabili ziren aireko kableen inbentarioa osatzerakoan, 1999. urtean Lourdes Altuna ikerlariak Ataungo Udalarekin batera elkarlanean publikaturiko «Kablea Ataunen» lana ezinbesteko erreferentzia dugu. Ataungo hainbat baserri eta lur sailetan XX. mendean ezarri ziren 197 belar kableen zerrendarekin batera, lan honetan kable instalakuntza bakoitzaren xehetasunak dagozkien fitxetan jaso zituen. Aireko kableen inguruan Euskal Herrian inoiz egin den lanik osatuena dela esatea ere ausartuko nintzateke.

Nolanahi ere, lan honetan Nafarroako XX. mendeko basogintzan berebiziko garrantzia izan zuten aireko kable instalakuntzak ez dira aztertzen ta +/- 2017a ezgeroztik gabezi horri erantzuteko asmoz lanari emana nago. Ekimen hau osatzeko metodologiaren irizpide ahalik eta zorrotzenak jarraitzea ezinbestekoa zaidalarik, horien berri ematea da sarrera honen helburua.

Lourdes Altunak 1999an Ataungo belar kableekin egin zuen bezala, neroni ere Nafarroako aireko baso kableen inbentarioa osatzeari emana nago ta horretarako hiru informazio jatorri erabiltzea ezinbestekoa zait: Protagonisten ahozko testigantzak, ortoargazki historikoak eta artxiboetako funts dokumentalak. Hiru informazio iturri hauek beraien artean elkar gurutzatuta lortzen ari naiz aireko kableen kokapen espazial zehatza, bai geografikoa zein historikoa.

Ahozko testigantzak

Inazio Munduate eta Josecho eta Antonio Telletxea Errekaidorran.
Inazio Munduate, Josecho eta Antonio Telletxea anaiekin solasean Errekaidorran 2012ko udaran.

2010. urtean kableen kontu hau ikertzen hasi nintzenean, gure aitona Bixente Eskisabelen kablelari ibilbideari buruz jakinminez hasi nintzen soilik. Hainbat irteeretan Inazio Munduateren laguntza izan nuelarik, elkarrekin hainbat kablelari ohi elkarrizketatu genituen ta berehala jabetu nintzen ahoz jasotako informazioa motz geratzen zela gaiaren bisio oso bat izaterakoan.

Alegia, ahozko testigantzak baliagarriak izan zaizkit dokumentuetan jasotzen ez diren hainbat xehetasun eta pasadizoen berri izateko, baina ez Bixente Eskisabelek Erronkariko zein paraje zehatzetan bere lehenengo aireko kableak non ezarri zituen zehazteko, horretarako, Nafarroako Foru Diputazioa zenaren Mendi Zuzendaritzaren funtsa kontsultatzearekin batera, zerbitzu geoespazial anitzek online eskaintzen dituzten ortoargazki historikoak kontsultatzea ezinbestekoa da.

Ortoargazki historikoak

Lourdes Altunak bere lanean Ataungo kable ia guztiak mapa tolesgarri txukun batean jaso zituelarik, Nafarroako aireko kable guztiekin gauza berbera egin zitekela jabetuta hasi nintzen berauk etxeko erosotasunetik geokokatzen. Agerikoa den bezala, lanaren erronka eta eskala ez dira berberak ta Nafarroako Gobernuko SITNA eta IDENA ezinbesteko tresnak suertatzen zaizkit lan horretan. Baina hauek bezala ere, EAEko GeoEuskadi bisorea, Frantziako IGNFko Remonter le temps eta Espainiako IGNko Fototeca Digital bisorea.

SITNA/IDENA bisoreek erabiltzaileon esku jartzen dituzten tresnak erabilita, kable ibilbide bakoitzaren bertsio digitala eskuratzen hasi nintzen 2016. urtean hasita. 2023. urte honetan, NEANen gordetzen den Mendi Zuzendaritzaren dokumentazio funtsa kontsultatuta, ahozko testigantzek zein aireko argazkiek emandako informazioa gurutzatuta aireko kable baten ibilbidea %99 ziurtasunarekin ezartzea lortzera iritsi naiz ta ez da gutxi.

1968-07-26ko hegaldiko argazkiaren xehetasuna. Irudiaren azpikaldean Akerreriako basoan zabaldutako kablearen «kalea» eta kabletik zintzilik egur kargak ikusi daitezke Iratiko ohianean barrena. Jatorria: IGNF.

Funts dokumentalak

Ahoz jasotako testigantzei zein etxeko erosotasunetik kontsultaturiko ortoargazkiei kontestu historikoa funts dokumentaletan jasotako informazioak ematen die.

Urte honetan hainbat artxibo kontsultatzen dihardudalarik, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia (NEAN) da ezbairik gabe Nafarroako aireko kableei buruzko informazio jasotzeko kontsultatzen dudan iturri nagusia. Ta bertan, XX. mendean Nafarroako landa ingurunea eta basoen kudeaketaz arduratzen zen Mendi Zuzendaritzaren funts dokumentala. Hemen dago saltsa guztia.

Hau horrela izanagatik, NEANeko adituek horrela esanda, Mendi Zuzendaritzaren funts dokumentalak nire aldizkako bisitez gain ez du beste inongo ikerlariren interesik pizten, ondorioz, funtsak tajuz sailkatzeko ta katalogatzeko lanik ez da egiten. Hainbat espediente faltan egotea edo transpapelaturik egotea ohikoa delarik, honek ikerketaren lana nabarmen zailtzen du.

Aurkitzen ditudan espedienteek jasotzen duten informazio kopurua eta «kalitatea» anitza da. Planoak edo marrazkiak badituzte, instalakuntzaren geokokapena nabarmen errazten zait. Kasu hauetan IDENAn ere bere ibilbidea somatzen bada, bingo! Hala ere, kasu gehienetan ez dago planorik ta orduan bere ibilbidea IDENAn orduak sartuz topatzea dagokit.

Nolanahi ere, hainbat «altxor» ere aurkitu izan ditut nire peskizetan. Jarraian dijoaztenak, horietako zenbaitzuen adibideak.

Vda. de Mocholí kablea Luzaiden

Berez hau ez da arestian aipaturiko «altxor» horietako bat, buruhauste sortzaile bat baizik. Valentziako Vda. de Mocholí enpresak 1953. urtean Luzaideko «Echarcharo» deituriko parajean aireko kable bat ezartzeko espedientean dagoen marrazkia da. Deskargalekuaren kokapena aurkitu badut ere, kargalekua topatzea ezinezkoa suertatzen zait. Are eta gehiago, aipaturiko «Echarcharo» parajearen toponimoa ez da agertzen IDENAko toponimoen geruzan. Ondorioz eta hainbat orduz saiatuagatik, kable honen ibilbidea markatu ezinik geratu zait.

Caja 96242, Exp.1141/1953. Cable de Vda. de Mocholí.
Vda. de Mocholí kablea Luzaiden. Neurriak: 225*325mm.
NEAN, NFD funtsa, Mendi Zuzendaritza, 96242 kutxa, 1141/1953 esp.

Nafarroako 1. aireko kablea Hiriberri Aezkoan

1934. urtean Bixente Eskisabel Urbiztondo kablelari ataundarrak Aezkoako Hiriberri gainean dagoen Berrendiko basoan ezarritako kablea. Bertatik ateratako egurra Irati ibairaino garraiatzen zen jarraian pantanaden bidez El Irati S.A.ak Ekai Longidako lantegiraino garraiatzeko. Marrazkiak ez du eskala edo beste erreferentzia topografikorik, baina, paraje honetan IDENAan ikusgai dagoen 1946ko A serieko hegaldi amerikarraren ortoargazkietan kable honen aztarnak ikusi daitezke.

Berrendipeko kablea Hiriberrin. Neurriak: 295*272mm.
NEAN, NFD funtsa, Mendi Zuzendaritza, 95756 kutxa, 0741/1934 esp.

Iratin 12 km.tako kablea…

Mendi Zuzendaritzaren funtsak, ezarri ziren ta ezarri gabe geratu ziren instalakuntzen espedienteak jasotzen ditu bere baitan. Tartean, plano dotore hau jasotzen duen espediente garratza. Garratza diot, bere orrietan 1954ko udaran Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak El Irati S.A.rekin izan zuen gatazka bortitz baten berri ematen delako.

Espedientean jasotzen denaren arabera, El Iratik Pikatuako parajetik Irabiako uharkaraino 12km.tako luzera izango luken aireko kable instalakuntza gauzatu nahi zuen. Kablearen ibilbideak Iratiko ohianaren baitan balio handiko parajeak zeharkatzen zituelarik, Zaraitzuko Ibaxako Batzordea proiektu honen aurkako erabateko jarrera erakutsi zuen.

Caja 96274_Exp_2744_1954
Pikatuatik Irabiako uharkarainoko aireko kable proposamena. Neurriak: 280*460mm.
NEAN, NFD funtsa, Mendi Zuzendaritza, 96274 kutxa, 0416/1954 esp.

Esteban Orbegozoren kablea Lizarrustin

Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan kokatzen den Lizarrustiko parajean, Zumarragako Esteban Orbegozo altzairutegiak bere egur-ikatz beharrak asetzeko Aralarko hainbat baso ustiatu zituen.

XXI. mendeko begiradaz ikuskatua logikarik gabeko ustiapena izan zitekela badirudi ere, gerra ondorengo muturreko autarkia ekonomikoaren kontestuan altzairutegiek energia iturrien premia larria zuten: egur-ikatza ere energia iturri balekoa zitzaien.

Caja_95963_ Exp_0821_1943
Esteban Orbegozoren kablea Lizarrustin. Neurriak: 620*250mm.
NEAN, NFD funtsa, Mendi Zuzendaritza, 95968 kutxa, 0821/1943 esp.

Explotaciones Forestales RENFE tartean

RENFE Nafarroako basogintzan agertu zenean lan metodologia eta baliabide aurreratuak iritsi ziren Nafarroako basoetara. Ojo, beraien aurretik izan ziren kablelariek baliabide askoz eskasekin lortu zutena ez dago gutxiesterik, baina RENFEk ingeniariak, teodolitoak, eta eskala egokian jasotako planoak erabiltzen hasi zen. RENFErekin Nafarroako basogintzak aurrerako jauzi handia egin zuen.

Azpikaldeko planoa Explotaciones Forestales RENFEren arduraduna zen Jesús Lacasiak digitalizatzeko utzi zidalarik, Mendi Zuzendaritzaren funtsean bere espedientea aurkitu ezinik nabil.

Planoak RENFEko ingeniariek Pikatua eta Itzaltzu arteko «San Estebango» kablearen profila eta oina jasotzen ditu. Eskala zehatzekin, informazio osoa eta egokia. Bere ibilbidea IDENAn agertzen den bezala, bere argazkiak Nafarroan Explotaciones Forestales RENFEren arduraduna zen Jesús Lacasiaren egiletza dute eta bilduma ere NEANek gordetzen du. Hau bai altxorra.

San_Esteban_kablea_RENFE_Itzaltzu
Bataz besteko neurriak: 60*190cm.

Las cabezadas de los mulos de Bixente Eskisabel

Cuando en 2010 me dió por mirar el tema de los cables forestales, empecé con el ánimo de limitarme a las andanzas vitales y cablísticas de nuestro abuelo Bixente Eskisabel aka «Purico». Enseguida caí en la cuenta de que debía ampliar el ámbito de mis indagaciones: El completado del inventario de los cables forestales de Navarra, la trayectoria de Explotaciones Forestales RENFE en Navarra, la red de cables del mítico cable Irati-Mendibe… analizar y entender correctamente estos y más aspectos, me servirían para comprender mejor la trayectoria cablística de nuestro abuelo Bixente Eskisabel.

Partiendo de ello, en 2011 Inazio Munduate, mi padre y servidor hicimos nuestra primera visita sobre el terreno a Orotz-Betelu y en dicha visita supimos que la llamada «Casa del Sastre» era la principal base de operaciones de donde Bixente Eskisabel desplegaba su actividad cablística en toda la zona pirenaica de Nafarroa.

«Casa del sastre» en 2011. Vivienda y sede principal de operaciones de Bixente Eskisabel en el Pirineo navarro..

Bajo la vivienda de la casa, las cuadras inferiores servían de refugio para los machos y bueyes de su propiedad en el largo invierno de Artzibar. Del cuidado invernal de las caballerías se encargaba Juan Kruz Arratibel Arin, sobrino de Bixente Eskisabel. Así nos lo contó el propio «Kruzito» en la entrevista que le realizamos también en 2011 en la cocina de su casa de Ergoiena.

Pero como aquella primera visita de 2011, unas cuantas más ya he realizado a Orotz-Betelu y la que realicé en 2015 me deparó una sorpresa inesperada.

Trastos viejos cubiertos de polvo en la ganbara

Francisco, marido de la etxekoandre de la casa, ha tenido afición por recoger trastos viejos en la ganbara de la casa y me invitó a pegar un vistazo a los cachivaches que había ido recopilando a lo largo de los años. Allí subimos los dos y entre papeles, antiguos aperos y trastos varios tenía guardada una plétora de elementos utilizados por caballerías.

En un principio no fuí capaz de identificar nada reseñable bajo las capas de polvo pero en un rincón divisé una antigua cabezada con las iniciales «V.E.» remachada. Y al lado otra, y una tercera. Redios, ¡TRES CABEZADAS de mi difunto abuelo Vicente Esquisabel! En ese momento me dió apuro pedirles a Francisco y a Alicia las cabezadas de mi abuelo y apenado las dejé en su lugar. Es más, ni el propio Francisco sabía que estaban allí. Hau marka gero!

De resultas de ello, el invierno 2015-2016 lo pasé «rabiando» sabiendo que en dicha ganbara estaba guardado lo poco que conservamos en la familia de las propiedades de mi abuelo. Es pues que en la siguiente visita que en agosto de 2016 realicé a Orotz-Betelu, les pedí humildemente a Francisco y a Alicia si tenían a bien darme las cabezadas de mi abuelo, petición que atendieron generosamente. ¡Eterno agradecimiento!

Estas cabezadas son de lo poco que tenemos y guardamos en la familia de nuestro abuelo Bixente Eskisabel.

Hidratación, hidratación e hidratación

Tras unas buenas dosis de paciencia, grasa de caballo y botes de Nivea, creo que las cabezadas estarían en condiciones de volver a lucir en las testas de las recuas de machos o mulos en Txangoa, Murukoa, Irati o Erremendia 🙂 Pero antes de ello y para ver cómo quedarían en el mundo real, esta semana pasada hemos realizado un reportaje fotográfico con un caballo propiedad de nuestro amigo y vecino de Zalla, Imanol Díaz, el cual se ofreció amablemente para este menester y además el tiempo acompañó. Agradecerles también a Xabi y Manu Díaz por las gestiones que realizaron para que pudiéramos inmortalizar ese momento. ¡Toda una experiencia!

Las fotos y el video aquí:

Zegamako belar kableak

Euskal Herrian XX. mendean erabili ziren belar kableak nire peskizetatik kanpo badaude ere, gertutik jarraitzen ditut beraien inguruan sortu daitezken historio, pasadizo zein protagonistak.

Gaurko sarrera labur honetan, Zegamako belar kableei aipamena egin nahiko nieke.

Tipologia

Berez, Zegamako belar kableak Nafarroako Araitz bailarakoen edo Ataungoen tipologia berbera jarraitzen zute: Kota ezberdinetan kokatutako eta N distantziaz loturiko altzairuzko kable bat, grabitatearen indarra baliaturik etxeko ganbararaino belar ondua, garoa, ikatza edo behar zen generoa garraiatzeko lanabesa.

Egur kableekin alderatuta, hauek baino soluzio teknologiko nabarmen sinpleagoa izan ziren.

Mazkiaran Erdikoa baserriari 1961. urtean ateratako argazkian, etxeko atarian ageri den balkoiraino iristen zen belar kablea dakusagu. Argazkia: Iñaki Arrizabalaga.

Ramon Arrizabalagaren maketa

Ataunen XX. mendean zehar 197 belar kable ezarri baziren, Zegamako lurretan 10-12 ezarriko zirela aipatu zidan Ramon Arrizabalaga zegamarrak. Tartean, eta gogoan duela, Astiñe baserrian 200m.takoa, Arakama azpikoan errotarako, Mazkiarango hiru baserriak bakoitzak berea, Berasategin eta Zubitxoetan ere bai…

Aidanez, Euxebio Arrizabalaga bere aita zenak bere lur sail batetik Mazkiaran Erdikoa baserriraino 300m.tako belar kablea «gerra aurretik» ezarri zuen (data zehatza ez dakigu baina 1935. urteren bueltan izango zen eta 1980ko hamarkada arte erabili zen) eta Euxebio bera izan omen zen Zegamako belar kableen sustatzaile nagusia.

Belar kablearen agerpena XX. mende hasieran iraultza latza izan zen eta etxeko ganbararaino hainbat produktuen garraioa nabarmen erraztu zen. Horren aurretik, etxeko ganbararaino belar ondua zein garoa eraman behar zirenean, lehenik etxeko atariraino leraz, gurdiz edo kaballerien gainean gerturatu ta jarraian bizkarrean kargatuta, etxeko hiru solairuak igo beharra zeuden. Lan nekeza eta motela ezbairik gabe.

Ramonek ez daki bere aitak nola edo noren eraginez gerturatu zuen lanabes berri hau Zegamako baserrietaraino. Dokumentaziorik ere ez du. Nolanahi ere, bere aitaren lana aitortzeko asmoz, bere etxeraino ezarri zuen belar kablearen maketa bat prestatu du. Honatx argazkiak:

Iñaki Arrizabalagaren argazkiak

Ramonen anaia Iñakik argazkigitza afizioa izan zuelarik, bere anaia Luisen bidez Mezkiaran Erdikoa baserriko belar kablea irudikatzen dituen argazki parea erakusteko «primizia» dugu blog honetan.

Mazkiaran Erdikoa eta Mazkiaran Goena 1961ean. Mazkiaran Erdikoaren gaineko ezkerreko muinoan kablearen «astoa» dakusagu. Hurrengo argazkian, hobeto. Argazkia: Iñaki Arrizabalaga.
X batekin markatuta, belar kablearen astoa.

Zegamako belar kableen inbentarioa

1999. urtean Ataungo Udalaren II. aztergai bekari esker, Lourdes Altuna ikerlari ataundarrak Ataungo 197 belar kableen inbentarioa «Kablea Ataunen» liburuan jaso zuelarik, Zegamako belar kableen inbentarioa ere jaso beharko litzatekelakoan nago. Berez eta kontuan izanda 10-12 solik izan zirela, Zegamako belar kableen informazioa jasotzea ez luke luze eraman beharko, nolanahi ere artxiboak kontsultatu, paperak aztertu, lekuak bertatik bertara ezagutu… horiek denak Zegamatik egin beharreko lanak lirateke. Proposamena hor geratzen da.

Esker ona

Sarrera labur hau idazteko hainbat eragile eta norbanakoen laguntza izan dut. Lehenik eta behin, Igartubeiti Museoko teknikariena, beraien bidez Ramonekin harremanetan jartzeko kontaktua helarazi zidatelako. Ramon Arrizabalaga bera hainbat informazio eskaini eta egindako maketa erakusteagatik. Eta azkenik, Luis Arrizabalagari bere anaia Iñakik 1961. urtean ateratako argazkiak eskuzabal blog honetan erakusteko baimena emateagatik. Milesker guztiei!

Invitación a auzolan digital: ¿Dónde estaban estos cables?

La colección fotográfica de Jesús Lacasia es una referencia ineludible a la hora de poder visualizar gráficamente las distintas ubicaciones y los elementos que componían los tricables forestales que estuvieron en funcionamiento en las décadas 1950-1970 en Navarra. Para las décadas anteriores a estas, los testimonios gráficos son escasos.

A pesar de que pocos meses antes de su fallecimiento el propio Jesús tuvo a bien cederme para su digitalización su colección, no era la totalidad de la misma y la gran parte de las imágenes carecían de un contexto que me permitiera identificarlas. El propio Jesús tampoco era capaz de ubicar o identificar personas o lugares que habían cambiado tanto en setenta años. Es por lo que tras su fallecimiento, me encontré con una porción de su fondo fotográfico correctamente digitalizada, pero incapaz de proporcionar un contexto espacial o histórico a dichas imágenes.

La generosa donación que la familia de Jesús Lacasia realizó hace ya un par de años al Archivo General de Navarra de todo el fondo fotográfico y la posterior exposición que se pudo disfrutar en la galería baja de su sede en verano de 2020, me abrieron las puertas a poder completar, aunque fuera parcialmente todavía, lo que había quedado deslabazado en 2015.

Colaboración con el AGN

En la exposición anteriormente descrita pude observar que algunas de las imágenes no correspondían a Navarra, sino a Cazorla, en Jaén. Era una pequeña errata totalmente comprensible ya que Jesús también trabajó en la serrería y estación de RENFE en Vadillo Castril, Jaén y los técnicos del AGN no podían conocer todos los detalles de los contenidos de las fotos.

Transmití dicha errata a los técnicos del AGN y les propuse ayudarles para intentar completar su catalogación. Tras la aceptación de mi ofrecimiento por parte de los responsables del AGN, este pasado otoño lo he dedicado full-time a ordenar, indagar, preguntar e investigar los detalles que aparecen en ya sí completado, todo el Fondo Lacasia. Vaya por delante mi agradecimiento tanto al AGN como a todos los amigos, guardas forestales así como múltiples investigadores que han dedicado parte de su tiempo ayudándome en esta tarea.

En sí, el fruto de estos meses de pesquisas ya está desde el pasado diciembre en manos de los responsables del Archivo General de Navarra pero el Fondo Lacasia sigue sin estar al 100% completo, o al menos no lo completo que me gustaría 🙂

Llamada al Auzolan digital

Muchas y muchas de las imágenes no es posible ubicarlas geograficamente. Practicamente a ninguna se le puede añadir una fecha concreta en la cual pudo ser tomada. Pero entre las que no puedo ubicar geográficamente hay muchas que tienen algún elemento característico que creo que aquellas personas y visitantes que conozcan los paisajes que aparecen, podrán ser capaces de identificar: Aunque conozco algo Navarra, hay muchos txokos, especialmente en Kintoa, que se me escapan. Y un detalle importante que no podemos obviar: El paisaje en sesenta años ha cambiado mucho, lo cual añade un plus de dificultad a la hora de identificar las fotografías.

El objetivo último de esta llamada al auzolan digital es identificar sus ubicaciones, trasladar dicho conocimiento al Archivo General de Navarra y completar en la medida de lo posible dicho fondo.

Para ello he procedido a colgar en este blog aquellas fotografías que al tener algún elemento característico (una loma, una construcción…) creo que pueden ser relativamente sencillas de catalogar. Para una mayor comodidad de visualización, recomiendo descargar las imágenes y ampliarlas una vez descargadas. He colocado los grupos de fotografías en primer lugar, seguidamente las fotografías individuales.

Vuestras aportaciones las podéis dejar más abajo en la sección de comentarios o enviarlas a la dirección kablegintza@gmail.com. No me queda más que agradeceros por adelantado las pistas que podáis aportar. Empecemos.

Series grupales

Jeep Willys de RENFE y trabajadores

En esta serie de dos fotografías podemos observar al propio Jesús Lacasia en la primera foto y a tres trabajadores en la segunda al lado del Jeep Willys de RENFE. La fecha es desconocida. La ubicación creo que se trata de algún paraje de Zaraitzu. Pregunté en su momento a Martín Landa por ella y aunque le sonaba el lugar, no era capaz de localizarla con certeza. Obsérvese en la loma de la derecha una pilona, una «cabra» y una plataforma de carga de un tricable.

Jesus Lacasiaren Jeep Willysa
Jesús Lacasia ante el Jeep Willys de RENFE.
Langileak eta Jeep Willysa.
Trabajadores de RENFE con el mismo Jeep Willys de RENFE. La ubicación y los trabajadores son desconocidos.

ACTUALIZACIÓN (2021-03-17): Las fotografías están tomadas en la muga entre Otsagabia e Itzaltzu, al borde de la regata de Onzola y la carretera NA-201. La loma donde se situa la plataforma de descarga son terrenos de Itzaltzu y en éste 2021 está totalmente cubierta de vegetación. La información me la facilitó el vecino de Itzaltzu “Kike”. Milesker!

Monocable JM-3 en Kintoa

Lo que apreciamos en esta serie de cinco fotos es la ubicación de la estación motriz de un monocable o «blondene», modelo JM-3 en la terminología de RENFE. Parece tomada a inicios de la década de 1970 en algún paraje de Kintoa, este último apunte es lo único seguro de esta serie. La pista forestal que aparece en las cinco fotos, es la misma. Los trabajadores no están identificados.

Plumadun kamioia
Camión cargando con la pluma un tronco.
Kintoako kokapen ezezaguna.
Pista y explotación forestal.
Kablearen motrizitate estazioa.
Estación motriz, txabola y pista de acceso. Como detalle curioso, obsérvese al trabajador que acarrea una pieza de madera al hombro en el centro de la imagen.
Kintoako kokapen ezezaguna.
Monocable JM-3 a la derecha de la imagen alejándose de la estación motriz.
Kintoan JM-3 monokablearen deskargea.
Descargue del monocable JM-3. Podemos observar el cobertizo de la estación motriz y la pluma al borde de la pista.

Pilona en valle desconocido 01

De esta serie de dos fotografías no tengo ninguna información. En la primera imagen he superpuesto dos de las fotos que corresponden a una misma ubicación. Al fondo del valle aparecen marcados en rojo lo que parecen ser unos caseríos o bordas. La fotografía siguiente corresponde a la misma ubicación, ¿dónde? misterio.

Kable ezezaguna.
Carga descendiendo por el cable.
Pilona ezezaguna.
Se pueden observar los dos caseríos o txabolas al fondo del valle…

ACTUALIZACIÓN (2021-03-12): Las fotografías están tomadas desde Venta San Blas de Almandoz en dirección a la loma de Karramistegi. Por el fondo de ese valle discurre la actual carretera NA-121-A. La información me la facilitó el grupo de guardas forestales del guarderío de Baztan-Bidasoa. Milesker guztioi!

Cargadero accidentado en Kintoa

Una de las serie de imágenes más impactantes del Fondo Jesús Lacasia.

En origen se trata de una serie de catorce imágenes donde se puede observar un cargadero accidentado en Kintoa, pero para nuestro propósito pongo las cuatro que mejor pueden servir a nuestro objetivo.

El año es desconocido pero probablemente inicios o mediados de los años 60. En esta serie de imágenes sumo al objetivo de identificar el lugar, con identificar a los trabajadores que aparecen en las mismas, o al menos intentarlo. Esto último será difícil de conseguir ya que la gran mayoría de trabajadores de Explotaciones Forestales RENFE en Navarra no eran navarros sino jienenses.

El cabezal de la plataforma caído sobre la misma. ¿Las siluetas del fondo pueden servirnos para ubicar esta plataforma?
El estropicio es mayúsculo. Observemos a la persona de camisa blanca de la derecha de la imagen porque aparecerá en las siguientes imágenes.
Los trabajadores tirando del cable y observemos al mismo protagonista de camisa blanca de la foto anterior. Aparece fumando y ¡¡sacando una fotografía!! Luego, Jesús Lacasia no fue el único fotógrafo que inmortalizó esta serie. Interesante… En las siguientes imágenes podemos verlo más de cerca.
En la parte superior izquierda, el fotógrafo desconocido. Observemos la ausencia de medios de protección en los trabajadores: Ropa inadecuada, ausencia de guantes… y a la pareja de bueyes.

Primer plano del fotografo desconocido.

Llama la atención que vaya vestido con una cazadora y calzado con zapatos que no botas, Que vaya vestido de calle y la cámara de fotos me dan que pensar que no fuera parte de esta cuadrilla de trabajadores de RENFE. Observemos el cigarro entre los dedos…

ACTUALIZACIÓN (2021-03-17): Las fotografías no están tomadas en Kintoa, sino en «Legua Acotada», encima del pantano de Eugi. Y el individuo que aparece con ropa de calle se trata del responsable de RENFE Teófilo Sanesteban. La confirmación sobre la identidad de Teófilo me la facilitó el grupo de guardas forestales del guarderío de Baztan-Bidasoa y Jesús Mari Lacasia. Milesker guztioi!

Pilona en valle desconocido 02

En esta serie de cuatro imágenes podemos apreciar el fondo de un valle y el recorrido del cable que llega al mismo. Sospecho que puede ser alguna ubicación de Baztan o Malerreka, pero sin ninguna seguridad. En las fotografías tres y cuatro se puede apreciar un cresterío que puede ayudar a situar estas cuatro fotografías a quienes conozcan o estén familiarizados con nuestros montes. A mí me resulta imposible. Insisto: Estas fotografías tienen probablemente 60-65 años y el paisaje ha cambiado mucho en este tiempo.

Cargadero sobre el valle. ¿Qué valle? he ahí la cuestión.
El fondo del valle con lo que parecen unas bordas.

Lezetako Kaskoa

La identificación de las siguientes dos fotos me ha llegado gracias a la generosa ayuda de los guardas forestales adscritos a la oficina del Guarderío Forestal en Zubiri. La pendiente rocosa que aparece a la derecha de las imágenes se trata de Lezetako kaskoa. En su modesta cumbre se sitúa el mugarri nº150 que divide administrativamente a los estados español y francés. Ámbas imágenes están tomadas desde el sur apuntando al norte, aproximadamente desde el collado de Beraskoain. ¡¡Mil gracias por facilitar la información!!

Pendiente rocosa de Lezetako Kaskoa a la derecha de la imagen.
Misma loma de Lezetako Kaskoa. Al fondo se divisan los caseríos de Urepele, en Baxenafarroa.

ACTUALIZACIÓN (2021-03-12): La información me la facilitó el grupo de guardas forestales del guarderío de Baztan-Bidasoa. Milesker guztioi!

Pista y pilona desconocidas

De las series que he puesto aquí disponibles, posiblemente la más difícil de localizar. Es una serie compuesta por dos imágenes tomadas desde un mismo punto para lo que Jesús se giró 180º para tomar ámbas instantáneas. ¿Dónde?

Al fondo de la pista podemos apreciar una pilona.

Series individuales

Cable de Legasa

La fotografía se trata de un positivo en cuyo margen aparece manuscrito «Cable de Legasa, 1956». ¿Se trata efectivamente de algún paraje de Legasa? Lo ignoro. Pero al fondo aparece una caseta de lo que parece una subestación eléctrica. ¿Había alguna construcción similar en los montes de Legasa en esos años? Lo ignoro.

Legasako kablea, 1956.
Cable de Legasa, 1956.

Carga en ¿Baztan?

En esta imagen apreciamos una meta de helecho a la derecha de la carga de madera y eso me lleva a pensar que puede ser algún lugar de la vertiente atlántica de Navarra. No hay más referencias y es una fotografía única. El cresterio del fondo no tiene ningún elemento que lo haga resaltar. Esta es difícil de localizar.

Cargadero y pilona

Bonita vista general donde se aprecia un cargadero y una pilona en primer término. Al fondo se aprecian lo que parecen las protecciones laterales de una carretera. Parece algún punto de la vertiente atlántica de Navarra. No dispongo de más información sobre ella.

Jesús Lacasia y Javier Bacaicoa con el Land Rover de RENFE

Por lo que se aprecia al fondo de la imagen, parece algún punto de la vertiente atlántica de Navarra. Tras el murete de piedra seca se aprecia una pilona… No dispongo de más información sobre esta instantánea.
Un apunte: Javier Bacaicoa era mecánico jefe de RENFE en sus instalaciones de Iruñea.

Valle desconocido 03

Jesús Lacasia no fotografiaba únicamente infraestructuras del cable, sino también aquellos lugares susceptibles de instalar dichos elementos. Esta composición de dos imágenes nos muestra un valle desconocido de la vertiente atlántica de Navarra. Ignoro cual.

Caseta de trabajadores 01

Caseta como las utilizadas por los trabajadores de RENFE. Ninguno de mis contactos en Navarra ni en Cazorla, Jaén, ha sido capaz de identificarla.

Caseta de trabajadores 02

Otra caseta de trabajadores en una ubicación desconocida. Mis contactos en Cazorla descartan que sea de aquellas tierras.

Cresterío desconocido tras una pilona

Lo que vemos en primer plano son los carrillos sobre los que se apoyaban los cables tras el paso de la carga, pero lo interesante está al fondo, en el cresterío que vagamente se aprecia. Ampliando mucho la imagen aparece un cresterío que recuerda vagamente a los Alanos de Zuriza. El original en papel creo recordar que era muy pequeño, como 6*6cms. No dispongo de más información.

Cablistas ¿chés? en un descargue

Una bonita vista general de un descargue en algún punto de lo que parece un lugar de la vertiente atlántica de Navarra. Atención a un detalle en esta instantánea. Los dos cablistas que aparecen en primer plano lucen sombreros de paja parece que valencianos.
El caserío que aparece tras ese castaño o nogal, ¿seguirá en pie todavía en 2021?

¿Xuringoa, Auritz-Burguete?

Joxe Etxegoien desde Garralda me comenta que le parece que esta imagen esté tomada en el paraje de Xuringoa, en Auritz-Burguete. A la derecha de la imagen aparece un cresterío que podría ayudar a dar alguna pista…

Estación en ¿Baztan?

Imagen que no pertenece a la colección de Jesús Lacasia del AGN ni de la familia pero que la recibí desde Cazorla de la mano de Rufino Nieto Ojeda y por lo que me transmite, se trataba de una diapositiva de las utilizadas como material de enseñanza en el centro de capacitación de Vadillo-Castril en Cazorla, Jaén. Parece que ser que muchas de las imágenes utilizadas en el centro de capacitación como material pedagógico eran diapositivas tomadas por el propio Jesús Lacasia que se perdieron tras estar muchos años abandonadas en dichas instalaciones. Rufino me comentó que esta imagen es de las pocas que sobrevivió.

Detalle importante: Al ser una diapositiva, a su identificación se añade la dificultad de establecer correctamente su orientación respecto al eje vertical.

Sobre lo que vemos en la imagen, lo que vemos es una «estación», que no pilona, en una ubicación de la vertiente atlántica de Navarra. Mostrada la imagen a otro amigo de Baztan, me comenta que puede ser algún paraje de las inmediaciones de Gallarifonda en Baztan. Si es así, podría tratarse del cable de Iñarbegi que RENFE montó en el verano de 1956. Supongo que el caserío que se ve al fondo, todavía seguirá en pie este 2021. Cualquier info adicional que ayude a identificar y confirmar la ubicación, es más que bienvenida.

Versión 00: Es la versión facilitada por Rufino Nieto Ojeda.
Versíon 01: Versión que he volteado según el eje vertical. ¿Cual de las dos imágenes es la correcta?

Cargadero desconocido

Creía recordar que el propio Jesús Lacasia me comentó que esta imagen era en Cazorla, pero enviada a Rufino Nieto en Cazorla, me confirmó que el paisaje NO se corresponde con ningún paraje de las serranías cazorleñas. Ante ello y ampliando la imagen, se pueden observar dos bordas o caseríos (marcadas con las flechas rojas), lo que me da a entender que está tomada en Navarra. ¿Alguien puede conocer la sierra que vemos al fondo?

Y hasta aquí hemos llegado. Quedan más fotografías del Fondo Jesús Lacasia sin identificar y las cuales no tienen elementos que ayuden a ser identificadas y que no las he subido. En todo caso, vuelvo a reiterar mi agradecimiento por adelantado a quienes puedan aportar algo de información para identificar las imágenes aquí compartidas, tanto en la sección de comentarios como en la dirección kablegintza@gmail.com

Milesker!