2016. urte honetan, egur kableena Nafarroako Pirinioetako nagusiek baino ezagutu zuten basogintzan erabili zen garraio teknologia izan zen: Belaunaldi gazteak -hirurogei urtetik berakoek- nekez edo gehientxuenek ez dute martxan ezagutu. Jarraitu irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: Azpiegiturak
Iratiko egur kableak IGNFn
XX. mendean Nafarroako mendialdeetan izan ziren egur kableak bilatzeko lanean SITNAko mapa kalibratuak ezinbesteko tresna dira.
Egun, 2015eko abenduaren hasieran, eta SITNAren mapei esker, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Kintoa-Erroko kable guztiak geokokatu ditudalakoan nago. Egia da SITNAn agertzen ez diren hainbat kableen ahozko eta idatzizko testigantzak baditudala bainan SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko ortofotoetan ez dira agertzen. Edo nik behintzat ez ditut ikusten.
Bai, jasotzen ari naizen egur kableen ibilbideen informazioa prestatzen amaitzen dudanean, azkeneko helburua informazio hori hemen partekatzea da.
Aipamena Goiberrin
Inazio ta biok egiten ari garen ikerketa (azken hilabeteetan zertxobait geldirik), Goiberri aldizkariaren 62. alean agertu da. Honatx alea .pdf formatuan.
Artikulua txukuna da bainan oraindik asko dugu ikertzeke. Material asko dugu bilduta, elkarrizketak eginak, orain material guztia hau sailkatu ta historio logiko eta koherentea antolatzea dagokigu. Ea laister zerbait erakusteko moduan gauden.
Espilla baserriko bi belar kableak.
Abuztuko goiz eder baten bueltan, gaurko egunean Ataungo Arrondon kokatua dagoen Espilla baserriko bi kableen elementu nagusienak argazkitan jasotzeko aukera izan dut.
GureGipuzkoa.net | Espilla baserriko ataria © CC BY-SA: Xabier Eskisabel
Harturiko argazki itxurosoenak GureGipuzkoa.net atarira igo eta argazki galeria honetan ikusi ditzazkezue, geokokapen zehatzak barne.
Espillako Felix Eskisabelekin duela 70-80 urteko kontuetaz jardun, Bixente Esquisabelen goraberen berri eman ta horrela amaitu dugu Ataungo gaurko txangoa.
GureGipuzkoa.net | Disparoa. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel