Aezkoako Ibarra

Post hau ES hizkuntzan ere irakurri dezakezu.

Nafarroako Pirinioetan martxan egon ziren kableen informazioa partekatzeko nire lanarekin jarraituz, oraingoan Aezkoa Ibarrean aurkitu ditudan egur kableen txanda da.

Berez, Aezkoako kableek ez dute berezitasun teknologiko berezirik aldameneko ibarretan egon ziren kableekin.

Hala ere, Nafarroako Pirinioetako lehenengo egur kablea Aezkoako Ibarrean ezarri zela esateko moduan gaude. Zehazki, 1934. urtean eta Hiriberriko basoetan.

Aldameneko irudian ikusi dezakegun bezala, Nafarroako Artxibo Orokorrean bada espediente bat, antzinako Diputazio Probintzialeko Mendien Zuzendaritzak 1934. urtean idatzitakoa, non, S.A. “El Irati” enpresak Hiriberriko Udalari baso ustiapen bat egiteko bide berriak eta airetiko kable baten ezarpena egiteko baimena eskatzen du.

Espediente honetan ez da zehazten zein kablistak ezarri zuen ez eta bere kokapen zehatza, bainan ez gara oso erratuta egongo Bixente Esquisabel kable sustatzaile eta ekintzaile ataundarrak ezarri zuela esaten badugu.

Nola nahi ere, aitortu dezakegu hemen Aezkoako Ibarrean zehazki teknologia honen suspertzea 1930ko hamarkadan hasi zuela. Hortik aurrera, ekintzaile ataundarrak jauzia egingo zuen aldameneko ibarretara: Zaraitzu, Erronkari, Ansó eta Hecho Espainiako Aragoian…

Bilaketa SITNA, IGNF eta IGNn

Aurkitutako kableen ibilbideak markatu eta .kml eta .gpx formatuetan gordetzeko aukera izan dut SITNAko mapa historikoak kalibratuta daudelako. Alegia, xaguarekin maparen gainean klikatuta, puntu horren long-lat koordenadak lortu ditudalako.

SITNAk aukera hori izan ezean ezinezkoa izango litzateke egur kableak aurkitzea. Beraz, nire eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiet SITNAko arduradunei egindako lanagatik.

Kableak aurkitzeko, SITNA zerbitzuan (Sistema de Información Territorial de Navarra), Frantziako IGNF eta Espainiako IGN zerbitzuetan eskuragarri dauden ortofoto historikoak erabiltzen ditut. SITNAn B serieko 1956-57 hegaldi amerikarraren ortofoto historikoak erabili ditut, Frantziako IGNFn 1951 eta 1959ko hegaldiak eta Espainiako IGNn, A serieko 1946-47 hegaldi amerikarraren irudiak.

Kable baten kalearen ibilbidea hegaldi baten ortofoto zehatz batean aurkitu badut, bere zehaztasunaz ziurtatzeko beste hegaldiak kontsultatu ditut.

Aezkoako hamaika egur kableak

Orotara, hamaika dira zerbitzu batean edo bestearen ortofotoak erabiliz Aezkoako Ibarrean aurkitu ditudan egur kableak. Tamalez, kontsultatu ditudan ortofotoetan Hiriberrin 1934. urtean ezarri zen Ibarreko hamaikagarren kablearen aztarnik oraindik ez dut aurkitu.

Los nueve cables de Aezkoa

Aezkoa Ibarreko hamaika kableak.

Aezkoan hamar izan direlarik orotara aurkitu ditudan kableak, horrek ez du esan nahi kable hauek zirenik Aezkoan lanean jardun diren egur kable bakarrak, hala ere, Aezkoako duela 70 urteko argazkiak errepasatuta, hori ziurtatzeko moduan nagoela esan dezaket. Ikerketak aurrera darrai.

Kableak izendatzeko SITNAko toponimoen geruza erabiliz izendatu ditut, euskarazkoa bada, forma normalizatua erabili dut, hala nola Etxesakese lehenetsi dut Echesakese-ren ordez.

Kableak izendatzerakoan, bi izen edo toponimoz osatua dagoela ikusiko dugu. Lehenengo izena kargalekuari badagokio, bigarrena aldiz, deskargalekuari.

Oraingoz ezagutzen ditudan Aezkoako egur kableen zerrenda hemen jartzen dut. Sakatu ezazu zure interesekoa denaren gainean informazio osagarria jasotzeko: