Belar kablea martxan Agerre Haundin.

Larunbatean egin zuen eguraldi ona medio eta eguerdirako haizea iparrera aldatu bazen ere, Ataungo San Martin auzoko Agerre Haundi baserriko lagunek belar lanei ekin zioten. Horrekin batera, jada belar lanetan ia erabiltzen ez den belar kablea erabiliz, hainbat belar sorta eta fardo etxeko ganbararaino sartu zituzten. Han izan ginen prozesu guztia argazkitan eta bideoan jasotzeko.

Kable bidezko garraioak berez ez du aparteko misteriorik, etxe gaineko belardian astoa kablearen hasiera delarik, amaiera ganbarako zutabe batean du. Tartean, 160-170m.tako luzerako kablea. Kable motza eta xumea beraz.

Agerre Haundiko belar lanak
GureGipuzkoa.net | Agerre Haundiko belar lanak © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Esan bezala, garai batean belar kableak Ataungo baserrietan berebiziko garrantzia izan bazuen ere, Lourdes Altunaren Kablea Ataunen liburuan jasotzen den bezala, Ataunen soilik, 197 kable instalakuntza izatera iritsi zelarik, jada 2012. urtean kablea belar sortak etxera sartzeko ez da erabiltzen, alde batetik baserriek bizi izan duten gainbeheragatik, eta bestetik belar sortek ganbaran leku asko hartzen dutelako: Fardoak maneiatzea erosoagoa da eta ganbaran leku erdia eskatzen dute.

Ekainaren 16ean larunbatarekin, Agerre Haundin belar lanak egin behar zituztela jakitun, bertara gerturatu eta hamaika argazki eta bideo jasotzeko aukera eta zortea izan genuen, Euskal Herrian belar kablea martxan oso-oso gutxitan ikusteko aukera izaten baita.

Sigue leyendo

Iratiko argazki elegante bat.

Aurreko postean, Iratiko ohianetik Baxenafarroko Mendibera arte zijoan 18 km.tako kablearen berri eman genuen. Interneten salseatzen, postal salerosketa eta enkanteetara bideratuta dagoen Delcampe.net webgunean gaikaldeko postalarekin egin nuen topo. Wow!!!!!!!

Behien atzekaldean zer dagoen ikusten al duzue? Ba bai, kable horren piloietako bat. Argazkiaren data ezartzea ezinezkoa da bainan, kontuan izanda kable sistema hori 1950ko hamarkadan desmontatua izan zela, atera kontuak.

Argazkiaren egilea eta erabilpen baldintzak zeharo ezezagunak zaizkit.

Jean Morettirekin Mugerren

Kablegintza garraio sistema bezala Euskal Herriko txoko menditsu guztietan izan zela esateko moduan gaude. Ikerketarekin hasi ginen arte zeharo ezezaguna zitzaidan Benafarroako Mendibetik Iratiko ohianera arte zijoan 18km.tako airetiko kable azpiegitura. Bai, 18 km.tako instalakuntza!

Sigue leyendo

Jesús Elóseguiren bilduman kableen argazkiak

Aranzadi Zientzia Elkarteko sortzaile izan zen Jesús Elóseguiren argazki bilduma GureGipuzkoa.net webgunean eskuragarri izatea ikertzaileontzako suerte latza da.

Eta argazkiok CC-BY-SA baimen librepean egotea beraien egoera legala zehatza zein den jakiterakoan, lana ikaragarri errazten digu. Eskerrikasko beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideei argazkiok erabiltzaileokin partekatzeko emandako pauso ausartagatik!

Uztegi'ko belar biltzea
GureGipuzkoa.net | Uztegi’ko belar biltzea © CC BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús

Sigue leyendo